Asteazkena, 2010-ko Irailak 08

Goi mailako zikloak

Produkzioaren programazioa   Ekipoen fabrikazio mekanikoa eta muntaketa antolatzea, programatzea eta kontrolatzea, prozesuaren dokumentazioa, eta fabrikatu beharreko produktuen zehaztapenak abiapuntutzat hartuta, eta kudeaketaren  eta produktuen kalitatea bermatuz eta laneko arriskuak eta ingurumena babesteko sistemak ikuskatuz.
Proiektu mekanikoen garapena   Fabrikazio mekanikoan delineatzeile proiektugileak, CADeko teknikariak edo kalitateko teknikariak izan nahi duten pertsonei zuzendua.
Administrazio eta finantzak   Enpresa handietan hain txikietan kontabilitate, zerga, langile, merkataritza eta erosketen esparruetan kudeaketan eta aholkularitzan ari diren pertsonei zuzendua.
Erregulazio eta kontrol automatikoen sistemak   Sistema automatikoak, informatikoak eta industri komunikaziokoak garatu eta horien mantentze lanak egin nahi dituzten pertsonei zuzendua, hala nola, automatizazioko, prozesuen kontroleko nahiz elektronika industrialeko teknikariei.
Produktu elektronikoen garapena   Produktu eta proiektu elektronikoak egin nahi dituzten eta ekipo elektroniko industrialen mantentze lanetan lan egin nahi duten pertsonei zuzendua.
Analisien laborategia eta kalitate kontrola   Laborategiko jarduerak eta laginketa plana antolatzea eta koordinatzea, prozesuan edota bukatuta dauden materialekin eta produktuekin askotariko entseguak eta analisiak eginez, ikerkuntzara eta kalitate kontrolera bideratuta, lortutako emaitzak interpretatuz, eta laborategian lana ongi egiteko arauak betez.
Ingurumen kimika   Atmosferara isurtzeei edo hondakin solidoei buruz nahiz ingurujmen segurtasunari buruzko kontrol-lanak egin nahi dituztenei zuzendurik.
Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioa (delineazioa)   Proiektuak garatyu nahi dituzten eta planoen lanketa gainbegitaru nahi duten pertsonei zuzendua, hala nola, delineatzaile proiektugileei edo obrako laguntzaile teknikoei.
Industria tresneriaren mantentzea   Mantentze eta konponketa prozesuak eta metodoak garatu nahi dituzten eta lan honrietan mantentze lanen antolamenduko teknikari gisa lan egin nahi duten pertsonei zuzendua.

 

Eta gero, zer?

  • Unibertsitateko ikasketak, kredituen baliokidetza.
  • Laneratzea